BCCPAM000R15-1-05000000000000
Ez diet amor egiten bereala; bainan beldurrez etsirik nago, ez uztea ez zaidala aal izango. Patioko gure arri-pilloa, ere, erabilli oi dute beren txinar oia egiteko, neri ezer esan gabe... Egun beroa da. Txit nekaturik arkitzen naizela eguer- din, lo egin dut elizaren erdian, estera baten ganera botatzen naizela... Jainkoak aukeratua al naiz...!! Ene biotzeko poza...!! Gartzia, euskaldunen Agintaria, Irune'n zegoela, bere gudarien moltzo batekin gazteluraifio baztertu zan, godoak yoten zutelako (Amaia). Egun ere, neri gaztelu bat deritzait eliza; eta onen barrura sartuz eta barruan atseden eta indarrak artuz, berriro ere, irtengo naizela eta berriro ere Mixio osoaz yabetuko naizela, buruak ematendit... Gizonak eta emakumeak, pitean-pitean eta taldeka-tal- deka, datoz eta dabiltz patioan eta baratzean eta mas- tian eta Mixio'ko bazter orotan. Zer esaten da kalean...?! Gau illun eta tristea...!! 1951 LORILLAREN 9-AN Egun illun, triste eta mingarria... Surrumurru entzun dute Mixio'ko serbitzariek; eta da- bil kalean, eliza ere kenduko digutela... Gauean itzik esan gabe, lotara noa...!! 1951 LORILLAREN 10-EAN Gaur goizean asi naiz ipar-sortaldeko etxe aundia uz- ten eta ori eskatzera berriz etorri ez direlarik ere. Orrela eqitea, obe dala irudi izan zait, eliza-osteko etxetxoak zati luzetxoagoan eta paketsuago utziko dizki- gutela bear bada. 42
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz