BCCPAM000R15-1-05000000000000
1951 LORILLAREN &-AN Argi urratzean, meza esan baino leen, goizeko otoitza asi baino leen armariorik aundien ura, eliz-yantziak gor detzeko aukeratu dedana barrutik patiora ateratzen ibi- lli gera. Ordu neketsuak benetan...!! Armario aundia, meza eman oi dedan aldarearen aldame- nean, ipintzen dugu, eliz-yantziak aren barruan gordetze ko. Emendik aurrera sakristia,*ni egoteko gela izango da- . ta. Karla zazpigarrena, guda galdu-ta, Frantzi-aldera ies zioala, zubia igaro-ta, atzerantza begira, oiu egin zuan esanaz: Itzuliko naiz. Bainan ez zan itzuli... Mixioaren etxeetatik eta nere gelatik aterazi naute- nean, karla zazpigarenaren itz areitaz oroitzen naiz; eta ez dut nik, arek baino gutxiago nai ta gura, ni ere nere mixio-etxeetara itzulzea; eta kendu dizkiguten mi- xio-etxeak eta lekuak eta baratza, berriz eskuratzea eta bear dan bezala Mixioari biurtzea. Ala ere, ain naigabeturik eta buru-illundurik bai-na- bil, ez naiz ausartzen ere itz areik esatera... Bainan bein eta berriro egin nai diot nere buruari galdera au; Ez ote itzuliko etxe oneitara, ni ezpanaiz ene, bes- teen bat beintzat, etxe onreik guztiok eta Lekuak eta banatza eta mastia Mixioarentzat berriz artzenra...? Gaur berriz ere, berriro dator Osasun-zaintza'ren zu- zendaria eta lagun batzu; laster-lasterka etxeak uztera beartzen gaituzte; eta gaur bertan bear dutela gure etxe ura, sukalde ondoan dagoana eta barruan lo-gela bat dau- kana eta bere aretoan mai luze bat, mixiolariak bazkal- tzeko etaabar erabilli oi duena. 41
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz