BCCPAM000R15-1-05000000000000
Amarretan Osasun-zaintzako iru mutil, obe iru mutiko arin-arin etorri eta etxeak uzteko esaten didate, lo egiteko txinar oiak egin bear dituztela-ta. Iru mutiko oietarik bat ola-ola, naiko ondo; bainan beste biak oso gaizki. Batzar bereziak dira egin oneitan, laterriak eralduak, isillekoak yakina, matxinada aurkakoak direla agertu di- ranak, kentzeko eta iltzeko. Gaur igandea da. Ikastolarik ez. Eta ikastoletako ume- ak, multzoka-multzoka datoz gure Mixiora, gure aldatzea ikustera, an-emenka Mixioko armarioak eta tresnak eta zarkinak patioan sakabanaturik ikustera. Gaur yakin dut, kalean bizi dan irakasleme katolikua mandarina ikusi eta itz egin naiez dabillela. Azkenez ikusi aal izan du eta itz egin dio gure alde. Mandarinak esan dio, Mixio'ko yendeai ere eman bear zaizkiela etxeak bizitzeko eta berak bialiko dituala man- datariak nekazari-batzar-burura, ori esatera. Zenbatu ezin ala yende arratsaldean aundietarik eta txikietarik, kaletik Mixiora, gure etxeen aldatzea ikus- tera eta asko badikoazte baratzeraifio eta mastiraino. Auzitegian ogipidea duten batzuk, ere, igaro dira eta kaleko yende asko, ere, bai aiekin batera. Oneitariko sail aundia, zoraturik bezala, Antonio Deu- naren irudira begi-begira egon da; eta irudiaren begiak atsegin-atsegin zaizkiela, esan didate. Ala ere, aitorpen antz-antzeko bi oiek, dauden lekuetan ondo daude; bai- nan obeto legokete liburu onen I Zatian, lur eta landa-yabeei gorriek egin zizkieten barrabaskeriak eta basakeriak aitatu nituenean. Bainan leku onetan ere ongi eta egoki daude eta gaifiera, ola, liburuaren II Zatia I zatiaren argitzaille gertatzen da. 46
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz