BCCPAM000R15-1-05000000000000
1951 LORILLAREN 2-AN Ni meza esaten nagoela, Txang deritzaion mutilla la- nean gure errota-etxe aundian. Meza eman-da, gosaldu eta gero, pake-pakez yoan eta esaten diot etxe arren isto- ria: laterriak ez zigula etxe ura kendu... Eta uriko komunist-agintariak esan didala: Laterriak ez zuan baitu; geroztik Mixioarena da. Onela itz bat edo beste, ongi-ongi eta pake-paketsu eta adizkide bezala esaten nagiola, mutillaren aita eto- rri eta esan dio mutillari. Zoaz Nekazari-batzar-bwwira eta esaiozu, mixiolariak enagotzi egiten dizula zuri, zuk emen Lan egitea. Nik bertan bera erantzun: ez,ez. Nik ez dut eragozten. Egizue, egizue nak dezuten guztia. Ori guztia, pake-pakez, adizkide bezala, esan eta yoan nintzan. Une gutxi buruan, nekazari-batzar-burua, agudo-agudo eta arin-arin etorri eta berarekin zeinbat mutil iskillo dun eta an, ni nagoen gelan bertan, zarataka esan: Utzi egizuz bertan bera etxe guztiak. Zuretzako eliza bakarrik eta sakristia; eta oni enli- jio-askatasuna dakako; bestela ori ere ez. Nik: Barkatu, barkatu. Nik ez dut ezer esan. Berriro arrek: utzi egizuz etxe guztiak, goian beza- la, berdin-berdin. Orduan nik esan, uriko komunist-agintariak zer eta zer, nola eta nola esan zidan... Eta orregatik aserratuago dira oraindik; eta iskillodu- nak alauraka asi dira eta irainak eta laidoak botatzen arpegira; eta zemaitu egin naute, erri-auzitegira era- mango nautela. Orduan iskillodun batek: Ez zaitez yoan komunist-agintariarengana, ez ere auzi tegina ere, ez eta beste gorako agintariarengana. Beste iskillodun batek: egin zazu guk esaten dizugu- 38
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz