BCCPAM000R15-1-05000000000000

1951 YORRAILLAREN 26-EAN Eguerdi-ondoan, Antonio Deunaren irudia atera degu illun-tokitik; eta elizan ipini degu, leenago zegoen le kuan, margotu gabeko mai txiki gaifean. 1951 YORRAILLAREN 29-AN Txinako egunkariak (Pe-kin'dik artzen degunak beint- zat), egunean-egunean idazten eta idazten gure Elizaren eta gure Kristau erlijioaren aurka, mixiolariak Ipar- Amerika'ren aldeko zelatariak dirala, eta abar eta abar esanaz. Orrela irakurleak bero-berotu ditezke, naiz ta eurek orrelakorik ez sinistu. Arrigarria, nola eskutitz guztiak, naiz emengo Txina barrukoak, naiz atzerritik datoztenak, itxita ematen dizkigutela...!! Neri paper eta kuaderno idatziak, ere, ekartzen utzi zidaten; au da; ez zizkidaten aztertu ere, liburuak eta paperak nekarzkin bide-zorro eta kutxak. Mesede orreri esker, orain idazten nagoen kronika idatzi dezaket, begien aurrean ditudalako kuaderno eta paper idatziak. Buruz bakarrik izatekotan, ez nintzake ausartuko. 1951 YORRAILLAREN 30-EAN Goizean apaizgaia korreora. Bidean topeu mekazari#batzar-buru Sia eta onek deitu beregena eta esan: Bertan bera utzi bear dituzue zuen etxeak... Nik si- Llatu egin bear ditut guztiak... Apaizgai laster nigana baldurrez. Komunisten alderdiko uriko lenengo agintariagana noa lasterka. Izketaldi luzea izan degu... Bainan onek, ere, ez dit garbitu arazoa. Geienez auxe esan dit, leenago ere beste norbaitek esan zidana. 36

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz