BCCPAM000R15-1-05000000000000
ditut geienean; eta leenago etortzen ziranak, ere, eta gurekin ar-emanak oi zituztenak, orain etortzera ere ez dira ausartzen. Geroago eta txarragora dijoazte gauzak. Pertsona danetan arpegi txarrak ageri... 1951 YORRAILLAREN 24-EAN Au da gauza paragarri, negargaria!: Kalean bizitzarik ez, sal-erosketarik ere ez, dana illik eta yendea gosez. Ala ere agintariak yaiak egiteko agintzen, eun gorriak eta ikurrinak karrikako etxeetan eskegi-ta ipintzeko, gudari berriei omenaldi egiteko, eta abar, bizitza eta alaitasuna eman nai-ta. Bat edo bat or gure lekuan izketan entzuten badut, kezkak eta beldurrak sortzen zaizkit. Infor etortzen ez badadi berriz, pake, poz eta lasaita suna sortzen zaizkit barruan. 1951 YORRAILLAREN 25-EAN Gaur batzar aundia gudari berrien omenez. Amalau gudari berri agertu dira uri-barruan. Amalau gudari berri orreitatik, geienak uri-barrukoak dira; bainan bat edo beste uritik kanpokoak ere badira. Goizean bederatziak inguru, ego-atetik sartu da kale- txango aundia, erritar yende askokin eta tanborradarekin eta zaratakin. Txango onetan bost edo sei gudari berri etorri dira. Oietatik bi, 15 urteko mutillak eta yantzi zarzarrez, apurtu-apurtuz, obeto zintzilika darorzkien eun-zati zar batzuz yantzirik etorri dira. Biak negarrez...! Eta BoLontatioak dirala diote...!! 35
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz