BCCPAM000R15-1-05000000000000

itzultzeko,bereala itzuliko digula. Orreraino iritxi da egunotan yendeen ausarkeria! Etxea ere gurea da; irugarren urtea da badarabillela guri tutik eman gabe; eta orra orain guk gure apalate- = ey an zegoena, eskatu eta ori ere eman ez...!! 1951 YORRAILLAREN 14-EAN Gaur arratsaldean argitara dute agiria, nori noren etxeak ematen dizkioten; eta agiri ori karrikako ormetan itsatsi-ta dago. Paper aundi bat da, luze eta zabala... Ni bizi naizen etxe au eta, eliz-aurreko patioaren alde bietako etxeak, ez daude paper aundi orretan, (0sa- Sun-zaintza'ko erizaifiei emanak daudela, esan badute ere. 1951 YORRAILLAREN 15-EAN Etxe baten gain-aldean, tellatupetik zintzilika, iru paper gorri, luze, orra etxeen eta lurren banatzearen agiria: iru paper gorri, luze goi-goitik beerantz. Ez dute bat ere sillurik, ez laterrikorik, ez eta ere agintarien baten sillu personalik; bakarrik Nekaza- ri-batzar-buru eta buru-ordezkoaren izenak; bainan orreik ere sillatu bagerik. Arrastsaldean, bostak inguru, 0sasun-zaintza'ko eri- zainak, berriz, gure etxeak eta gure lekuak eta gure ba- ratza, mastiarekin batez, ikustera datoz, arotz bat be- rekin dakartela. Oiekin batera, Si-{eng-txen'go Osasun-zaintza'ko gi- zon bat ere bai. Beltzez yantzi-ta eta berrogei urte ingurukoa dala ematen du. Baratzean izketan daude, Paulo, Mixioaren serbitzuan dagoana eta besomotza dana, entzuten dago: a) Etxeak eraikitzea ez da gauza erraza. Arririk ez da- go ormak egiteko, Sifengtxen'go Osasun-zaintzako'ak. 30

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz