BCCPAM000R15-1-05000000000000

Gaifiera, arrtsaldean berean, Fan deritzaiona kaleko batzuekin etorri da berriz; eta guri ezer esan bage eta arei gure etxeak erakutsiz, au eta ori egin ditekela esaten die; eta errota eta osifia ondoko etxe aundia be- retzat nai dituala. 1951 YORRATLLAREN 7-AN Pe-kin'go egunkariek (Epailleko 30 eta 31'koak) Mc Arthur gudalburuak, Japon'en agintari orokor dagoenak, gezurra esan duela ekarri dute, au da Txina'ko gudaloz- tearen indarra akituz doala eta goi-amerikarrek Korea’ tik aurrera egingo dutela eta Txina'ra ere sartuko dira- la, Txina yotera. 1951 YORRAILLAREN 8-AN Illuntzean berriz, gizon-pillo batzu, kalekoak, gure etxeak ikustera eta, ezer esan bage, barruko txerritegi eta oillotegira ere yoan dira ate-aitzin-leku barrena. 1951 YORRAILLAREN 10-EAN Goizeko zortzi eta erdiak inguru, uriko kanpai aundia yoten: etxeak banatzeko batzarrera deitzen. Alako durundi illun eta goibela ematen bai zuan. Etxeak banatzeko arazoan, onako oneik kontuan euki . bear dira: a) Beartesuei eta ez eukiei ez diete etxe onik ematen, arein (gorrien) aldeko egiazkoak eta sutsuak izan ezpa- dira. Ola Mixio'ko atezai izan zan zapaterueri eta olako besteei etxe onik eskatu-ta ere, ez diete onik ematen. b) Laterri-erakunde en batek eskatu ezkero, bertan bee- ra eskatzen dutena ematen diote. Ola Ma yaunak, errementari danak, or aurrean daukan 28

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz