BCCPAM000R15-1-05000000000000
Eta naiko, edo obe, oso gaizki eta nekagarri egiten zait ori, gure etxeak baratzarekin eta maastiakin bate- ra, guri kentzera eta besteai banatzeko asmotan datoze- la, ikusten dalako. Erriko yendeak ere badatoz eta orrein artean, Fan de- ritzaion bat, leenago agintari gorr1ia izana, orain be- rriz ev dana. Au da guztien artean txarrena eta gaiztoena. Aspaldi- ko gOMU bait da, indar eta itzal aundikoa balitz bezala, itz egiten du. Mixio'ko etxe batzuk, zati aundi bat, beretzako nai du. Osina dagoen leku guztia ere beretzako. Bai ba, ura ere badu an eta ostatua idekitzeko, oso ederki letorkioke. Eta gainera, Mixio-etxeak eta lekuak erabillita ere, gero noizpait, noizpait laterri-egoitza aldatuko balitz ere, erraz-erraz antolatu aal izango luke arazoa. 1951 YORRAILLAREN 5-EAN Eguerdi aurrean agintari bat edo beste etorri zait Fan deritzaion gizon orrekin. Arpegi naiko txarra agintariek; bainan Fan deritzaion orrek gaizki eta gogor itz egiten du. Eta mixioko etxeak eta lekuak eta baratza eta mastia nola banatu bear diran, aginduz bezala, esaten du; eta abots aundiz adiarazten du, nola gure baratza bat egin diteken, esietatik kanpo dagoen irakurtzeko areto eta etxearekin. Arratsaldean, illundu baino lentxeago, auzitegiko Lo- di ura beste bi agintarikin; irurek gudari yantziz yan- tzirik etorri dira. Bata eta bestearen arpegi eta begietan deabrugorrotoa, diez-dizka ageri zala, irudi izan zait. 27
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz