BCCPAM000R15-1-05000000000000

Eta gero lau urte bezelatsuko pakealdia izan zan go- wuien eraberritzea asi aurretik. Mao'k nai izan zuan, txinarrek,-bere menpeko guztiak alegia, egin zitzatela festak eta yaiak, bere gurenda (garaipena) ospatzeko. Bitarte orretan, Mao Tse-tong'ek berak artuberri zuen gudari zutien talde aundia, gudalburuarekin batera. Eta oiek gudari zuwii izanak, gorrien menpera etorri- ta gero, King-yang'era eldu bear zuten, emen egotez ego- teko. Uriko mandarinak eskutitza egin zidan, adiskide beza- la, etxeak eskatuz gudalburu arentzako, etxe areitan bi- zi zedin aldi luze batez, bere yarraigo bereziarekin. Nik orduan estuegi ikusi nuan; ez nuan ordo neurtu eskariaren garrantzi lodia; eta baietz erantzun ordez, ezetz erantzun nion. Mixiolariak asperturik geunden, gudariak eukitez Mi- xio'ko etxeetan, erori berri zen Txiang Kai-xek'eren errrejimen garaian. Gudari zu aiek, igarotzen ziranean, beti Mixio'ko etxeetan egon nai izaten zuten. Nik komunisten errejimen berrian, lenengo aldiz etxeak eskatzen ziskidatela, obe zala ezetz esatea iruditu zitzaidan. Bein Mixio-etxeak ukatu ezkero, gero berriz ez zi- tzaidala, inor ere eta inoiz ere, etxeak eskatzera eto- rriko, buruak eman zidan. Eta orra bada-ta, uriko mandarinari ezetz erantzun nion, baietz esan ordez. Orain ordu illunen artean nagoela, ene barru isillak oiuka esaten dit, Nekazari-batzar-buruaren bidez, manda- rina nigandik apena (bengantza) artzen ari zaidala...!! Nere ukatze aregatik dedala oraingo zorigaitz au...!!

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz