BCCPAM000R15-1-05000000000000

Arrek aurka egiten yarraitu zuan eta besteak beste, onako au esan zuan: Oiex etxe guztiak eman da ere, ez lukete, ifoiz ere, naikoa daka esango. KOMUNISTEN IRITZIAK ETA PENTSAKERA Gauza guztiak, etxeak eta lurrak, laterriarenak dira, ez bakoitzarenak. Geroztik laterriak emango dizkio bakoitzari, naiz lantzeko lurrak, naiz bizitzeko etxeak. Azken oneik urietan batez ere, urietatik at ez bait dira etxeetan bizi, lur-zuloetan baifio. Bainan etxeak ematen dituan bezala, lur-zuloak, ere, ematen ditu. Eta lurrak eta etxeak ematean, baita bakoitzari ema- ten dio lur eta etxearen agiria edo garbitasuna. Eta agiria ematez batera, laterriak agiriaren bikoa (resguardo), berekin eta beretzat gordetzen du. Eta agirian, lur areik zeinbateko luze-zabalera duten, argi eta garbi idatzirik dago, au da zeinbat giza-lan (giza-lur) egiten duten lur aiek. Baita oi bezelako urteetan, zeinbat uzta emango duten. Eta berdin etxe aietatik ere zeinbat petxa bildu di- teken. Arazo guztia, zeaztasun danekin antolatu-ta, argi- argi dago. Orrela gortiek, yendeai zergak eskatzean, badakite zeinbat eskatu dezaketen; alik eta geiena eskatzen dute- nean, ere, nai duten guztiraino irixten dira, bidegabeko istillurik sortu bage yendeen artean. Badakitelako eta ongi yakin gero, lur areik zeinbat metro diran, gizalantxo (gizalurtxo) bat ere ez zaiela, yakin gabe, ies egiten. Eta badakite ere, zeinbat lagun diran lur areitatik bizi bear dutenak, yan bear dutenak. 18

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz