BCCPAM000R15-1-05000000000000
Sakristi tixikia elizarekin; eta eliz-osteko ikullu eta etxetxoak utzi zizkiguten. Bainan Misio osoa kendu egin ziguten eta Laterri- osasun-zaintza ' rako lan lekuak izateko, berezi zuten. Amar bat mutil ziran: bat edo bat bere andrearekin eta bere umetxoekin zegoen; eta sendagilleak deitzen zi- ran; bainan sendatzen ez zekiten ezer ere. Nik ez ditut sendagilleak deituko; bainan zer edo zer izen emateko, erizaifak deituko ditut. I Zatiaren azken aldean, Misioaren alboko aberats aundi bateri gertatuz, azaldu nuan zer eta nolako izan zan lurren eraberritzea. Bainan kontu!; ez zan lurren eraberritzea bakarrik, egin izan zutena; bizitzen, au da etxeen eta lur-zuloen eraberritzea ere izan zan. sa biak ez ziran bi; bat eta berdifiak ziran biak. Orregatik ikaskizun onen idazburua: Neri Egin Zidatena, lurren eta etxeen eraberritze- garaian. Emen II Zatian, neri egin zidatenaren adibidez, etxeen eraberritzea zer eta nolako izan zan adiaraziko di- zuet. Ikaskizun au kronika tankeran dago. Neri ola atsegin izan zait: ola dana argi eta erraza egiten dalako. Egia da gaiari zuzen-zuzen ez dagozkianak ere, ager- tzen dirala egun gutxi batzutan. Bainan orduan ere eta beti, Mao Tse-tong ' eri eta Txina'Ko garai artako Komunist alderdiari dagozkionak dira. . Bijoaz beraz danak dauden bezala eta eman dezaiogun asiera kronika oneri. 11
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz