BCCPAM000R15-1-05000000000000

Misioaren aurrealdean, karrika ondoan, orma luzea, eliza eta misiolariaren egoitza bateratuz bezin luzea, alde bateko etxe-lerro-muturrean asi eta beste aldeko etxe-lerro-muturreraifio dijoana eta ola lauki osoa buru- tzen duana. Orma luze au erdi-erdian eten egiten zan; eta ortxe etxetxo bi zituan, bata atezaiarentzat eta bestea yen- deak artzeko. Etxetxo bi orrein erdian ate aundia, Misiotik kanpo- ra irtetzeko eta barrura sartzeko. Elizaren egoaldeko muturrean eta aldameneko etxeen lerro bitartean utsunea edo arte txikia, andik elizaren atzeko aldera igarotzeko. Elizaren atzeko aldean ikullua astoarentzako eta errota egiteko eta egurra eta ikatza gordetzeko lekuak, euritik babesteko tellatuekin. Eta onein guztien ondoan, ura ateratzeko osin sakon- sakona, goian tellaturik bage. Elizaren iparraldeko muturrean ere bazegoen igarobi- dea, andik baratzera eta mastira yoateko, oneik biok orma-esiz inguraturik zeudela. Elizaren aurre-aurrean, eta aurrealdeko orma luzea- ren bitartean, patio aundia, plaza eder bat iduriz. Elizako leioetatik aurreko plaza eta aldameneko et- xeetan zeuden yendeak eta kanpoko karrika zuzen, luzea- eta karrika barrena zikoazten yende orotarikoak, dana Oso ondo eta argi ilusten zan. Eta berdin sakristiko leio bakarretik ere. Neri Misio ori guztia kendu egin zidaten indarrez; eta Laterri-osasun-zaintza™' ri eman zioten. Neri berriz sakristi txiki, gora orretera egokitzeko agindu zidaten; eta or bizi izan nintzan iru urtez; eta orko leiotik, nai izan ezkero, elizako leioetatik beza- la,dana ikusi nezaken eta askotan ikusten ere nuen. 10

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz