BCCPAM000R15-1-05000000000000

An zeuden maiztar guztiak; bainan baita an inguruan zebiltzen Txang Txiu-4jae'ren aldeko amar bat gizon areik. Bainan nola an zegoen ere mandarinatoko ordezkaria, oneik ez ziran arratsaldean gauza aundirik egitera ausartu. Maizterrei buruz, nik ikusiz agintarien ariera eta egitera, onena izango zala lurrak ematea, gero eta etsiago nengoen; bestela sinistegabeek eramango zituz- tela eliz-larrutetik zati aundi beintzat. Eta lurrak kristauei eman ezkero, Mixioan gelditzen zirala. Eta agintari-ordezkaria aurrean zegoela, asi ginan kontuak garbitzen, au da asi nintzan lurrak ematen, nozbeinka itxura pizka bat arturik, ematerik ez nuela nai. Agintari-ordezkariak ori nai-nai zuan: aldez nik ema terik ez nai izatea; eta aldez maiztarrak eskatuz eta eskatuz nigana etortzea. Orrela burruka sortuko zala mixiolari eta maiztar- ziran kristauen artean. Bainan ez. Kristauek, ere, ez zuten nai eta nik, ere, ez, burrukarik izatea bion artean. Ardiak, bata bestearen ondoan, naiko erraz igarotzen diran bezala artzaiaren eskuetatik, onek nai duen enda- nean eta yarraian, ala maiztarrak, ere, (danak ziran kristauak) igaro ziran nere eskuetatik. Noizpeinka agintari-ordezkariak neri: Bainan zuk ez al duzu ba konturik?, bereala eta da- nean amor egiten nuelako... - Nik ez dut konturik. Kontuak ez nituan ain ondo eta zeatz eramaten... Agintari-ordezkaria yoan zan eta zati luzean, maiz- tarrak eta ni bakarrik gelditu ginan. Bafharrik ikusi-ta, maiztarrak arrapalada batean ne- re gafera: 104

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz