BCCPAM000R15-1-05000000000000
Illuntzean Mixioa yende gabe eta peketsuago gelditu zanean, erabakia artu genduan ixil-ixilik, urrengo egu nean bertan, Soloeta Aita eta kristauen buru Frantzis-— ko P'u Tai-jua, urira yoango zirala zupermandarina ikus tera; eta arengandik Mixioarentzako babes-txartela edo yabon-agiria eskatzera. 27-AN OSTIRALA Goiz-goizeteik, argi urratu baifio leen, Soloeta A. eta Frantzisko P'u Tae-jua urira atera ziran. Uste genuen, inor ere ez zala oartuko; bainan yakin zuten urira yoan zirala. Eta gosalondoren, erriko yendeketa ugaria etorri izan zan Mixiora, gaitz egitera, istilluak ateratzera eta kezkak ematera. Zarataka esan oi zuten: Non dira Soloeta A. Eta Frantzisko P'u Tae-jua? Yendeketaren arteko gizon aundien batek, orduan be- giek nigan josirik, onela begi-begira: Zuek katolLiku Mixioko yendeok ostutako gauzak eta aleak itzukiko dituzute aka ez...? Odola berotu zitzaidan. Eta ene abotsa ere goragora tuz eta eskuak ere altxatuz, onela erantzun nion. Kontzientzinik baldin badezu, zuk ezin dezakezu ola konik sfolaz ere esan (Eta kontzientzia esateko, txi- narrek eurek erabilli oi duten erara, lean-4sin erabi- 11i nuan). - Nik ez dedaka kontzientziarik? Nik ez dedaka kon- Azientziarvik, diozu...? Eta aserre - sumindurik eta eskua altxatuz, yo nai izan ninduan; bainan nik buruakin beste aldera egin nuen. Ez nuen yakin ebangelioak esaten duena egiten: Norbaitek eskubiko masaillean yoten bazaizu, ezke- anekoa ere eskeini zaiozu. 101
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz