BCCPAM000R15-1-05000000000000

. Frantziko Ordezkariaren bidez, Pekin'go gobernuagana eraman zuten auzia. Eta Pekingo gobernuak, amor egin zion Fratzi'ko Or- dezkariari eta Kansu'ko gobernuari egotzi zion mixiola riek, Frantzi'ko Ordezkariaren bitartez, egiten zuten zuzen-eskea. Eta Kan-4u'ko gobernuak berriz lekuko agintariei. Mixioak artu zuan agintariengandik indenizazioa eta onekin berriz eliza ederra eta Mixioa ere ederra erai- ki aal izan zituan: danak berriak; eta lengoak baifno ederragoak. Orra Satanas'ek bide ortara yo zuan: berriz auzi ura agerarazi zuan. Kristauak laster oartu ziran ortaz eta beldurra ar- tu zuten: eurek lantzen zituzten lurrak eta Mixioare- nak ziranak, Luzifer'ek kendu egingo zizkiola Mixioari eta 1915'ean kalteartu zutenei emango zizkiela. Eta beraz errentak, ere, arei eman bear izango ziz- kietela; eta areik eskatutko zuten errenta, Mixioak eskatzen zuena baino askoz aundiagoa izango zala; eta ez zuten, inolaz ere, sinisgabeen maiztarrak izan nai. Orduan asi zitzaizkidan kristauak etortzen eta etor tzen; eta esaten, oberena izango zala Satanas'eri amor egitea eta lurrak lantzen zituzten kristauei ematea. Kristauak debekaturik zeukaten mixiolariakin itz egitea. Luzifer'ek alegia debekatu zien. Sei bat sendi (famili) ziran Mixio ondoan kristau ziranak; eta oitura zuten Mixio aurreko enparantza- txoan izketan egotea: uda eta udazkenean, arrats apa- letan lanetik zetozenenan, antxe eseri eta berriak, kontatzen egon; eta neguan berriz eguzki argietan,Kan- 4u'n egiten dituan bezelakoetan, eguzkia artzen eta di ranik gauza guztietaz itz egiten. rs Eta orrera yoatea, ere, Satanas'ek debekatu zien. Ni nintzan txarrena eta Satanas'ek debekatu zuelako, orregatik beragatik geiagotan ateratzen nintzan Mixio- ko ate-aurrera eta ate-aurreko enparantzara. 99

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz