BCCPAM000R05-4-10p13d00000000

— 94— ARRATSALDEKO IKUSTALDIA Jesus maite-maitea, Aldareko Sa- kramentu santu ontan gau ta egun gureganako maitasunean su ta gar da- go zure Biotza. Gizonak berriz ez dute ezagutu nai zure neurrigabeko maita- sun ori: aztu egiten zaituzte, bakarrik uzten zaituzte. Zenbat zitalkeri, zen- bat gaiztakeri egiten dizkizuten egune- ro maitasunezko Sakramentu’onetan! Zenbat naigabe ematen dizkizuten al- derdi guzietan! Zenbatek pekatu larrian artzen zaituzten! Ai! nola Biotz maita- garri ori zauritzen dizuten! Kupitzen zaitut, Jauna; emen egiten zaizkizun eskergabekeriak ordaintzera natorkizu; oien ordez eskeintzen dizkizut zerutar guzien gorapenak; emen artzen dituzun naigabeen ordez nik eskeintzen dizut zerutar guzien maitasuna. Gora Jesus maitea. Gure Jaun ta Erregea! Aita gurea, Agur Maria ta Gloria. Gora Jesus maitea. - v

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz