BCCPAM000R00-3-05p30d00000000

darretik ezkontideak batutzean, bizi berriak ugari- tzeko gai egiten ditu, gizonaren eta andrearen izate berean ezarritako legez. Ezkontzako egikerak bere mamizko bi alderdi, batasunezkoa ta ume-sortzezkoa ongi gorderik, oso-osorik dauzka alkarrekiko maite- tasun egiazkoaren ezagumena ta gurasotako gizo- nak duan dei goienekoa. Barren-barrendik arrazoizko ta giza-legezko dan ikaspide ta ofiarri onen izakera aditzeko, gizonak, batez ere gaurkoak, gai dirala us- te dugu Guk. 13. Zintzotasuna Jainkoaren buruzpideakin. Ongi esaten da, ezkontidearen oraingo egonera ta zuzenezko naierak kontuan artu gabe ezkon egi- kerara behartzea, eztala zifiez, egiazko maitetasu- na; ta ezkontideen artu-emanetan, zuzena dan bide- tik, igesi dabillela ordun. Onela gauzak zuzen ikus- ten dituanak ezagutu behar du alkarrekiko maiteta- suna. Egiazko ezkontzaren asmo ta bizi-Sortzallearen aurka dago, bizia igaroazteko gaitasuna alde aurre- tik epaitzea, (edo alde bat uztea); Jainko Egilleak lege bereziz, arengan jarri edo ipifii duana dalako. Jainkozko ezaugarri au, berez adierazten duan or- tan eta bere eginburuan, apur batean ere ondatzea, senar-emazten izatea ta beren artu-eman barrenen- goak ezeztatzea ta berorrengatik, Jainkoaren elburu ta borondatearen aurka jotzea da. Ordea, ezkontzako maitetasunaren doaiaz gozatzea sortze bidezko le- geen ariora, giza-biziaren iturburuaren jabe ez di- rala, baizik Egilleak jarritako buruzpidearen erabiltza- leak dirala aitortzea da. Alegia, gizonak bere gor- putzaren jabetasun neurri gabea eztuan bezalaxe, ainbat gutxiago du berez datozen sortze-gaietan, ba- rren-barrengo sustrai indarrez bizia sortzeko bait-di- ra, aien iturburua Jainko bera izanik. «Giza bizia do- nea (sagradua) da—gogorazten zuan Juan XxXiIll-ak, a egintza sortzallearekin zer-ikusia bait-du asieratik». 14. Jaiotzak neurri-azteko zil ez diran bideak. Ezkontzazko egi-izpi aurreneko auek, gizarteko ta kristauaren ariora ikustaldi berriz adierazi behar di- tugu. Oso-osotara ondatu bear dala, jaiotzak neurtze- ko bide ona balitz bezala, asitako sortze-egintza zu- zen-zuzen eragoztea, ta batez ere, egoitze naitakoa (gurazkoa) ta eragifia, naiz-ta, sendabidez egifia ere. Elizaren lrakasgoak askotan erakutsi duan bezala, antzutze artarakoa edo aproposa, aldi batekoa edo betikoa, naiz gizonarena, naiz emakumearena ken- du behar da; baita ere debekaturik gelditzen da, ez- kontza egikerarako, edo egikerakoan, edo andik be- rez datozkion ondorioak eragozteko asmotan, aurra ezintzeko dan edozein gauza. Eta ezkontideen naita- ko egitera aurkaitzak ere, eztitezke aitzeki bidezko- aurkaitzak = aur gabeak

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz