BCCPAM000R00-3-05p30d00000000
emanak alkar aditzeko ta zintzotasunerako zer esan nai duten ikusirik, ez al litzake on, oraindafoko ez- kon-legeak ber-ikustea, nekerik eta aldiz a gorrenik gabe, ezin litezkela gorde, gogoratzen ? Oraindik geiago, orotarako iturburu (el principio de totalidad) ortara eramanez jez al liteke ontzat artu, ugalmen ez ain yoriaz edo usuaz, bafio arra- zoizkoaz aldatzea? Esan nai da, jez al liteke ontzat eman, aur-sortze eginkizuna, ezkontideen ekifaldi bakoitzari ez bafio, ezkontzazko biziera osoari dago- kiona dala? Baita ere galde egiten da, ea gaurko gi- zonaren erantzukizun gero ta estugoan, gorputzaren berezko etorri-aldiak, bere adimen eta borondatez beartu - jaiotzak neurriz artzeko garaia ez ote dan etorria 4. \rakasgoa nori dagokion. Elizaren irakasgoagandik gogoketa berri ta sako- na eskatzen zuten ikasgai auek. Ezkontzan zil edo zillegi danezko (moral) jakingarriaren iturburuak, izatezko legean ezarriak ta jainkozko goi-argiz argi- tan jarri ta aberastuak daude. Sifiistun ifiork eztu ukatuko Elizaren irakasgoari dagokiola izatezko legea ere azaltzea. Alegia, uka- gaitza da, beraz, ainbeste aldiz gure aurrekoak adie- razi duten bezala: Jesukristok Pedrori ta beste apos- toluei bere eginkizun jainkozkoa ematean eta bere aginduak giza-mota guziei erakusteko bialtzean, ba- rren-lege guzien zaintzalle ta adierazle bere-berez- koak egin zituala. Esan nai da, ebanjelioko lege utsentzat bakarrik etzituala jarri, baizik izatezko le- gearentzat ere bai, ori Jainkoaren gogoaren azaltza- lle dalako, ta ori ere betetzea, era berean, behar- beharrezkoa dalako zeruratzeko. (Mat. 7, 21). Elizek, bere eginkizun onen ariora, beti eman izan ditu ta oraingo garaietan ugariago, erabereko irakas- ketak, bai ezkontzaren izaneraz, baita ezkonduen es- kubideen erabilkera zuzenez eta ezkontideen eginki- zunaz ere. 5. Ikasgo bereziak. Ontaz oartzeak oroimen oneko gure aurreko Juan XXIill-garrenak 1963-go epaillean sortu zuan lrakasgo Batza indartu ta geitzera eraman genituen. Batzorde au, gai ontako jakintsu asko eta senar-emaztez egi- fia zegoan. Ezkonduen bizierazko ekiera berrien eta batez ere jaiotzak legetzearen berriak biltzeko zan berau; baita ere andi-emendiko langai egokiak Ira- kasgoari eskura zezazkion, sifiistunak eta lurbira osoko ikasnaiak erantzupen egokia izan zezaten. Jakintsu auen lanak eta era berean gure majifia ugalmen = ugaritasun ukagaitz = innegable
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz