BCCPAM000R00-3-05p30d00000000

tu edo prestatu Eukaristi ta Aitortza sakramentue- tara maiz, eta sifiistasunez jo dezaten, argaltasunez beinere etsia artu gabe. 30. Gotzaiei. Gotzaingoko anai maite ta agurgarriak: Jainkoa- ren erriaren kezkak bertagotik alkarganatzen gai- tuenok, zuengana dijoa gure gogoraldi begirunetsu ta biotzezkoa enziklika onen bukaeran. Lan egizute, apaiz, zuen lankideen eta zuen sifiistunen alde aurre- tik, sutsu ta gelditu gabe, ezkontza ta aren santu- tasuna gaizkatzeagatik, bere osotasun guzian gizon- keran eta kristau-keran bizi dezaten, Eginkizun au begira zazute gaurko egunetan, zuen erantzunbeha- rrik (responsabilidad) urbillenetakotzat. Onek eska- tzen digu, dakizutenez, gizarteko buruzpide zelai gu- zietakoen artzai-ekintza (accién pastoral) ekonomi, jakintzazko (cultural) eta gizartekoa; alegia alderdi oiek guziak era batez obetuz; ekintza ontaz eraman al dana (tolerable) bakarrik ez bafio errazago ta zo- riontsuagoa izan litekena, guraso ta seme-alaben bizitza familietan, giza taldetan, biziera senide-ke- rako ta paketsuagoa, orrela Jainkoak munduakiko zuan asmoari, zintzo-zintzo itzala ekarriz. 31. Azkeneko deia. Anai agurarri, seme-alaba maite ta borondate one- ko gizon guziok: Ezierazko, aurrerapenezko ta maite- tasunezko eginbide, Guk eskatzen dizugun au, aun- dia da. Egiaz eginbide aundia, naiz munduarentzat, naiz Elizarentzat, ortaz etsiak gaude. Gizonak bere izate osoarekin nai luken zoriona ez baitezake iritxi Jainkoak aren barrenbean ezarri zizkion legeai itzala emanez baizik; eta auek bere adimenez eta maite- tasunez bete beharrak ditu. Guk, lanbide onentzat, zuk guziontzat eta bereziki ezkontideentzat eska- tzen diogu, Jainko santutasunezko ta errukizkoari es- ker edo grazien ugaritasuna. Ori egiztatzeko gure onespen (bedeinkazio) apostolutarra ematen dizu- gu. Erroman, Pedro donearen ondoan emana, Santia- go apostoluaren jaiean, 1968-go uztallaren 25, gure Aitasantutzaren Vl-an. AITA SANTU PAULO VI-ak.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz