BCCPAM000R00-2-05p16d00000000
ere, jaun aundikiz inguratua. Larunbata da, Belardian, ilunabarrean gelditzen dira. Eta ara, berzetan bezala, basauntza laister bizian agertzen, belardi bixka- rrean iturri ondoan gelditzen, adarrak argi miragarriz distiatzen, aingeruen kantua aditzen. Agerkunde ori ikusi ondoan, Obispo yaunak bixkar ura aitzurtzeko mana- tzen du eta barna aitzurtuz Ama Birjinaren iduri edo imajina eder eder bat arkitzen dute, moroak etorri ziranean, eken beldurrez lurpean altxatua edo... ¿Gertatua? ¿Ele xarra? Bietaik agian, Nola mai dela, egia, Iruñeko Obispo Sancho de la Rosa argiak, XIII mendean,Orriagako Ama Birjinarendako jauregi ederra, bere apez zerbitzariendako konbentua, eta beilari edo peregrinoentzat Ospitalea fundatu zituela; egia, andik unat, mendez mende, Orriagako Ama Birjinaren aitzinean argiak eta urreak distiatzen dutela; egia, kanonigo jaunak eta erromesak (peregrinoak) Salbe kantu xamurra egunero mendez mende Ama Birjinaren aitzinean kantatu dutela; egia, Ama Birjinaren iturria edo ta Ain- geruen iturria deitzen den iturri xaarra badela... Orriagako Ama Birjinarem imajina ederrenetakoa da: Ama yarrita ageri da, Aurra besotan: Ama Aurrari eztiki begira eta Aurra Amari irriantxan... Amairugarren mendean egina omen, Jakintsu batek dionez, Orreagako Ama Bir- jina mende aietako imajina guzien artean munduan den ederrena da, Orriagako Ama Birjin au, Nafarroa Garaiko eta Nafarroa beereko mendi- tarren Erregin eta Ama au, bertako kalonjeak eldu den Burullan koroiatu gogo dute, Eliz Liturjiaren arabera, Eta ortarako, Orriagako Ama Birjinaren maitale guziei, bi alderdietako aren seme guziei, dei egiten diete, koroi ortan beren emaitzez parte zerbait ar dezaten eta Orriagako Amaren egun aundi ortan ager daitezen. mon me.”
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz