BCCPAM000R00-2-02p05d00000000

es legearen aldetik, ardura aundiaz begiratu bear zaio, ain zuzen ere, orrela baita sendotzen bere senda- suna ta aisagotzen ere bere berarizko eginbearra. Gurasoak dira, guzien aurretik, beren aurrak aritzeko ta aiei erakusteko eskubidea dutenak (13). Ekonomi-munduari_ dagozkion eskubideak Orain, ekonomi-arazoei gagozkala, argi dago ja- -torrizko legeak berak eman diola gizonari lanerako ta dirubidean bere gisa jarduteko eskubidea (14). Lana nolako Eskubide auetatik berezi-ezifa da osasunaren eta oitura onen kalterik gabe ta gizakien azitze beteari eragozpenik gabe lan egiteko eskubidea; eta, emakumeari dagokionez, zor zaio bere izakerak eskatzen duan bezela ta emazte ta ama dan aldetik dituan eginbearren arabera lan egiteko eskubi- dea (15). _ Giza-nordanatik dator, orobat, ekonomi-arazoe- tan bear bezela ta beregain jarduteko cskubi- dea (16). Lanaren ordain-saria Eta berariz agirian jarri bear da, zuzenbide- iritziaren arauz, lanaren ordain-sari doia izateko eskubidea; beraz, nagusia balia diteken ongien neurrian, naikoa izan bear du lan-saria, orrela lan- gilleak eta bere etxekoak giza-nordanari dagokion aukerako bizimodua izan dezaten. Ontaz gure au- rreko Pio XII’ak onela zion: «Gizonak bere izatez duan laneginbearrari ba dagokio orobat, izatez, be- retzat eta bere etxekoen bizierako bear duan lana- ren ordain-sari doia eskatzeko eskubidea: ain sa- konki eskatzen baitu izatasunak gizonari zor zaion segurantza» (17). Jabetasun-eskubidea Giza-izatasunetik dator ere bakoitzaren ongien jabetza, ekarkor diranetakoa ere, izateko eskubi-

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz