BCCPAM000R00-2-02p05d00000000
a Ma alderdikeririk gabe ta jende guzien onera zuzen- dua. Baldin erri altsuenak orotariko aginpide au indarrez ezarri al belezate, arrazoiz bildur izateko litzake baten batzuen edo erri bakar baten alde balia diteken, orrela bere egintzaren almena ta era- gimena arriskuan ezarriz. Erriak, naiz ekonomi- edapenaz ta armamenduz ain desberdin izan, seta- tsu aldezten dute ordea lege-arauzko berdintasuna ta beren nortasuna, Orregatik erriak, eta ez arra- zorik gabe, gogo txarrez malgutu oi dira indarrez jabetzen zaien edo beren legetan eskuartu eztuan edo beren oldez lotu etzaion agintearen asanera. Mundu guziaren ona ta giza-nordaren eskubideak Giza-nordana kontuan artu gabe erri bakoitza- ren onaz eritzi eztiteken bezela, ori bera esan bear da erri guziei dagokionez. Beraz, mundu osoaren aginpideak batez ere au eman bear du gogoan, ale- gia giza-nordanaren eskubideak aitortu bear dirala, zor zaien oorea izan dezatela ta autsi gabe iraun eta ugaldu ditezela. Eta ori iritxi al dezan, onela egin bearko du, edo, al ditekenean, beraren bitar- tez, edo mundu osoan giro onak sortuaziz, orrela erri bakoitzeko agintariak beren egitekoa aisago bete dezaten. Ordainzkako irizpidea Erri bakoitzean agintearen eta erritarren, fami- lien eta bitarteko alkarteen arteko artuemanak ordainzkako irizpide arauz eratzen eta neurtzen di-- ra. Bidezko da, beraz, mundu guziko aginpidearen eta erri bakoitzeko agintarien arteko artuemanak ere irizpide berberaz eratu ditezen. Mundu guziko aginpidearen eginkizuna auxe da; ekonomi, sozial, politika ta kultura saillean guzien onak azaltzen dituan arazoak aztertzea (ikuskatzea) ta erabaki-
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz