BCCPAM000R00-2-02p05d00000000
ey ae rrerapenak, antolaketak, segurantzak eta pakeak bata besteekin zer-ikusi aundia dute. Au dalata, nabari dana da erriak bakoizka ezin dutela norkbere onari bear bezela begiratu, ezin dutela ere bear bezelako betekundea lortu; erri bakoitzaren aurrerapena ta beterkundea aldi be- rean beste guzien aurrerapenaren ondore ta iturri baita. Oraingo erri-aginpidearen antolamendua ezta naiko mundu guziaren onerako Ezta ifioiz desegingo gizartearen batasuna, ori jatorrizko izateaz era berdifean eskuartzen duten gizakiz osatzen baita. Giza-jatorri beretik sortzen da, beraz, mundu guziaren onari, ots, gizadi osoa- ren onari begiratu-bearra. Lenaldian ba dirudi erri-agintariak gai zirala guzien onari begiratzeko, naiz norbere erriko man- datarien bitartez, naiz erri bakoitzeko gizaki na- barienen arteko topo-egite ta alkar-izketaz, naiz ongunde ta tratuketa bidez, ots, jatorrizko legeak, jendarte-legeak eta munduko legegintzak aditzera eman oi dituzten egikera ta bidez. Gure egunotan, ordea, errien arteko artuemanak asko aldatu dira. Alde batetik errien arteko guzien onak auzibide txit larri, zail ta bereala erabaki- bearrak azaltzen ditu, batez ere mundu guziaren segurantzari ta pakeari dagokionez; bestetik, erri bateko ta besteko agintariak, eskubide berdifeko izanik, naiz legebide egokienak arkitzeko billera ta alegifiak ugarituarren, eztute bear dan neurrian burutu al izaten, eta ez benetan sayatzen eztirala- ko, beren eginpideak bear duan almenik eztualako baizik. Ori dalata, aitortu bearra dago oraingo gizar- tearen egoeran naiz Estaduen araudi ta egiturak naiz mundu guziko erri-aginteen almenak eztirala naiko erri guzien onari eragiteko.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz