BCCPAM000R00-2-02p05d00000000

| en bakarrik dezaketela erri txikienak guzien ona ta, aldi berean, beren erritarren aurrerapena iritxi, bai material-ongietan bai kulturari ta espiritual- go- ratzeari dagokionez» (62). Alabada, bearrezko da erri aurreratuenak, erri beartsuenai askotara lagun dezaietenean, bakoitza- ren izakerari ta lege zarrei ardura aundiaz begi- ramena izan dezaioten eta aiek eskuratzeko edo- zein burubidea alde bat utzi dezaten. Orrela « erri guzien alkartasunerako lokarriak estututzen la- gundu dezakete bene-benetan, ortan erri bakoitzak, bere eskubide ta eginbearretaz baitaratuz, erri guzien ongiaroa era berdifiean konturako artu dezan» (63). Aldien zantzuak Gure agunotan gero ta geiago sartzen joan da giza-gogoetan uste bat, alegia errien artean sortu ditezken larrialdiak izkilluen bidez ez-bafia tratu- keta bidez erabaki bear dirala. Guda ezta zuzenbidea lortzeko bide egokia Aitortu bearra dago sifiiste au geienetan orain- go armamenduak duten indar ondatzalle ikaraga- rritik eta armamendu oiek lekarzketen lazeri ta ondamendien bildurretik sortu oi dala. Orregatik, atomo-indarraren jabe izateaz aundiesten dan gure aldi ontan, zentzugabekeria da lege-austea ordain- tzeko guda bide egokia dala burutan ematea. Atzerazte-indarrak Zoritxarrez, ordea, ba dakusagu erriak askotan bildurrarren etengabe gero ta geitzenagotzen ari dirala gudako gastuak. Eta ori, diotenez —eta sifiis- tagarri dala dirudi — besteak menderatzeko asmoz bafio erasoaldiari atzerazteagatik egiten omen da.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz