BCCPAM000R00-2-02p05d00000000

eo Azibidean dauden erriak Jatorri, kristau-salbamen eta graziazko elburu batek lotzen ditu gizaki guziak, eta kristau-sendi bakar bat osatzera deitzen ere. Orregatik, Gure «Mater et Magistray enziklikan arrenez auxe es- katzen diegu ekonomian aurreratuagoak dauden erriei, ekonomian oraindik azibidean dauden erriei lagun dezaiotela ta era batera ta bestera alkar-artu dezatela, alegia (61). Eta orain poz aundiaz aitortzen degu gure dei aiek arrera ona izan dutela ta aurrerantzean ere oraindik onerizte beteagoa izango dutela uste de- gu. Orrela erri beartsuenak ere laster bear bezela- ko ekonomi-edapena lortu dezakete, aietako jen- deak giza-nordanari egokiago zaion bizimodua izan dezaten. Zor zaie beren burujabetasuna Bafa bein da berriro esan bear da olako erriei egiten zaien laguntza beren libertadea osorik gor- deaz egin bear zaiela. Alarik ere, beren ekonomi ta sozial-aurrerapena beren gain dagola aurren-aurre- nik eta berak dirala egille aundienak senti dezaten. Ontaz umoki eman zuan aditzera gure aurreko Pio XII’ak: «Lege moralaren arabera errotutako erakunde berri batek ez-bidezkotzat jotzen du atzerrien libertadeari, osotasunari ta segurantzari kalte ezitea, naiz txiki edo aundi izan beren zaba- lera ta beren buruak zaintzeko duten gaitasuna. Nai ta naiezko baldin bada ere erri aundienak, abe- ratsago ta indartsuago izanik, erri txikienekin dauzkaten ekonomi-arazoetako legeak erabaki di- tzaten, auei ordea, beste edozefii bezela, etzaie ga- lazi bear, guzien onaz landara, beren arazoetan be- ren gisa jarduten eta errien arteko estualdietan alde ez-alde artzen, jatorrizko ta jendarte-legeari dagokion bezela; erri trikienai, orobat, ba dagokie beren ekonomi-edapenari eragitel:o eskubidea. Izan ere, argi dago beren eskubideen osotasuna gordeaz

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz