BCCPAM000R00-2-02p05d00000000

— 80— i onez jarduten duten Lagunarteak adiguriz kontu- | rako ar ditzaten. DESARMEA (Guda-izkilluei uko-egin bearra) Bestaldetik ba dakusagu, eta ez naigaberik gabe, nola ekonomian aurreratuenak diran errietan. ma- kifa bat armamendu egin dan eta egiten dan, eta zenbat eta zenbat kemen eta nolako material-kopu- ru larria artarakotzen dan ere. Ortarako, erri oie- tako jendeak gastu eramangaitz jasan bear dituz- telarik, bitartean beste zenbait erri ordea beren ekonomi ta sozial-aurrerapenerako bear duten la- guntzarik gabe gelditzen dira. Olako armamenduen prestamena zuritzearren aitzaki au atera oi da, gaurko egunotan alegia ar- mamenduen berdintasunean baizik ezin zaiola pa- keari eutsi. Eta orrela, alde batetik armamendua geitu oi dan bezela, bestetik neurriz-gafieko arma- mendu-leyaketa sortzen da; eta baldin erri batek atomo-izkilluak lortzen baditu, besteak ere arma- mendu-mota bera, era berean ondatzalle dana, es- kuratzen sayatzen dira. Eta onela erriak izularripean bizi dira, bat-ba- tean oldarraldi izugarriz ekaitzaldi ikaragarri bat beren gain jauts ditekelakoz. Eta eztabiltz oker, izkilluak or daude-ta. Eta ozta-ozta sifiistu diteke gudaldi batek lekarken sarraski ta egundoko onda- mendiaren kontua beregain artzea ausartu diteken gizonik izatea; eztiteke ukatu, ordea ustekabeko gertakizun batek sostean piztu dezakela guda-sua. Eta eman dezagun oraingo izkilluen indar ikaraga- rriak guda astetik atzerazi dezakela gaur gizona; alaere bildur izateko da, gudarako asmoz egindako atomo-sayaketa ez uztekotan’ondikozko ondore ekar dezakela edozein bizidunentzat. Ala dala ta, zuzen-legeak orain bertan arma- menduen leyaketa alde bat utzi bear dala ertsiki

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz