BCCPAM000R00-2-02p05d00000000

| ans teke lege moralaren kontra artaz baliatu, eta ala gerta baledi ere, aldi berean arenak egingo luke, gure Jaunak oarrarazten digun bezela: «Adi zazu- te; gogoemazute zuek, lurreko mugaldetako epaila- ri oiek: zaudete adi errien agintedun zeratenok eta erriak zuen menpe dauzkatzutelako burua goresten dezutenok: Jaunak eman dizute Aginpidea ta Go- ren-gorenak jabetza, Ark ikuskatuko ditu ere zuen egifiak eta arakatuko (miatuko), zuen burutape- nak» (53). Azkenik eman bedi gogoan (gogora bedi) agin- pideak, errien arteko artuemanak eratzean, denen onari eragiten jardun bear duala, ori baitu bere iza- te-arrarei aurrena. Ordea, lege moralaren ezagutza ta ari zor zaion begiramena da denen onaren sustraizko osagarri: Errien arteko erakundea lege moralaren arkaitz mugigaitz eta aldakaitzean eza- rri bear da, Irazalleak berak lege ori izatezko era- kundearen bidez aditzera ematen eta Berak gizonen biotzetan deuseztu ezifiezko itzez irarri baitu... itxa- sargi diztiratsua bailitza, bere sustrai-erranuz, gizo- nen eta Errien egifien gidari bear du izan, bere kefiu irakasle, osasungarri ta on-ekarlei bear diote jarrai, baldin antolamendu berri bat eraikitzeko beren lana ta alegifia ekaizpean ondatzea nai ezpa- dute» (54). EGIAGAN Baztertu bedi edozein endakeri-kutsu Errien arteko alkarren artuemanak egiagan eraiki bear dira. Eta egiak, ezer bafio len, artueman oietan edozein endakeri (razikeri)-kutsu baztertu dedilla eskatzen du; beraz erriak, ezpairik gabe, jatorriz alkar-kide dirala aitortu bear da. Geroz- tik bakoitzak ba du eskubide berbera biziizateko, ugaltzeko, ortarako bear diran irixpide izateko; orrela bakoitza aurren izan bear du eginkizun ori bere gain artzen; eta, azkenik, ba du izen ona ta zor zaion begiramena izateko eskubidea ere.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz