BCCPAM000R00-2-02p05d00000000

ea ezaguera onek, denen bizimoldean egiazki eskuar- tzen eragin oi dien bitartean, au eskatzen du, alegia giza-nordanaren eskubide besterendu ta autsi-ezi- fiak lege-arauzko antolapenez adieraztera eman di- tezela ta, orobat, erri-Agintariak lege-arauz auta- tuak izan ditezela ta beren aginpidean lege oien muga barru jardun dezatela. Ili—ERRIEN ARTEKO ARTUEMANAK ESKUBIDE TA EGINBEARRAK Eskubide ta eginbearral: Guk ere berriro gure aurrekoak atergabe irakat- si zutena diogu; erriak, orobat, alkarren arteko es- kubide ta eginbearrak ba dituztela eta, beraz, al- karren artuemanak egiaren, zuzentasunaren, alkar- tasun oparoaren eta libertadearen arabera eratu bear dirala. Izan ere, gizakien arteko artuemanak eratzen dituan lege moralak berak bear ditu erri bakoitzen arteko artuemanak antolatu. Agintariak begiramena zor diote lege moralari Eta ulert-errexa da au, baldin erri-Agintariak, beren erritarren izenean eta aien onaren alde jar- duten dutenean, aien nordanak eskatzen duanari etzaiola uko egin bear gogoan eman balezate; beraz eztezakete ifolaz ere jatorrizko legea autsi, onen menpe baitaude ta au lege morala bera baita, Zentzugabekeri aundia litzake gizonak, erri- arazoen buru jarriak daudelako, beren giza-izake- rari uko egitera beartuak daudenik gogoratzea ba- karra; aitzitik, mail garai ortara giza-doaiez jantzi- enak eta gizarte-gorputzaren atalkide onenak be- zela eritzi izan diralako autatuak izan baitira. Areago ere, aginpidea, lege moralak eskatzen duanez, bearrezko da gizartean eta, geroztik, ezti-

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz