BCCPAM000R00-2-02p05d00000000
ae. Erritarren eskuartzea guzien bizimoldean Erritarrak guzien bizimoldean egiazki eskuar- tzea giza-nordanak eskatzen duana da; erritarren eskuartze orren gisa, ordea, aiek atalkide dituan eta bere barruan jarduten duten gizakera-mailla- ren arauzko izan bear du. Guzien bizimoldean eskuartze orrekin, onbide- rako bitarte berri ta zabala; erritarrak eta aginte- dunak maiz alkar-artzeak errexago egiten du gu- zien onarekiko egiazko bearrak sumatzea; eta, bes- talde, erri-karguetan kargudunak aldiz-aldiz berri- tzeak eztio zaartzen uzten aginteari; aitzitik, gizar- te-aurrerapenaren arabera muga ona ematen dio bizkortzeko (51). Aldien zantzuak Errien legezko antolapenetan, guzien gafietik, joera au nabari da gaurko aldi ontan, giza-eskubi- de nagusienak agiri edo Karta batean zeatz eta garbi atontzea, alegia; et Karta ori ez bakan ere erri-Araudien tartean sartu oi da, auen osagarri bezela. Bestalde, erri-Aginteak nola izendatu bear diran eta auen arteko artuemanak eta eskumen- dearen bitarteak zein gisa ta eraz jardun bear du- ten, lege-arauz tinkatu ta Araudi dalako baten bidez eratu nai da. Azkenik, eskubide ta eginbearren tankeraz, no- lakoak diran erritarren eta agintearen arteko ar- tuemanak; erabaki nai da ere zein dan Agintearen eginkizunik nagusiena, ots, erritarren eskubide ta eginbearrak aitortzea ta auei begiramena izatea, auek egokitzea, babestea ta eragitea. Jakifia, eztiteke ontzat artu iritzi au, alegia gi- zaki bakoitzaren edo giza-alkarte batzuen gogoa eskubide ta eginbearren iturri aurren eta bakarra danik, ez eta ortik datorrenik bai Araudien beart- ze-indarra bai Agintearen almena (52). Alaere, aipatu ditugun joerak naiko egiztatzen dute onoko au: gizonak, gaurko aldi ontan, beren nordanaren ezaguera biziagoa artzen dijoaztela; eta
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz