BCCPAM000R00-2-02p05d00000000
— ]4— te. Onegatik guziagatik Jainkoarekin duten zer- ikusia bakoitzaren eta gizarte-bizieraren ofarri sendo bezela nabari zaie. IL—GIZONEN ETA AGINPIDEEN ARTEKO ARTUEMANAK ERRI BAKOITZEAN Aginpidearen bearra: Jaungoikoagandik dator Giza-bizikidetasuna ezin da eratu ez emankor izan aginpide jator bat burutzat ezpalinbadu, legea gordeazi ta guziekiko ona irixten bear bezela era- gin dezaiokena. Aginpide ori, Jondone Paulok da- rakusanez, Jaungoikoagandik dator: «Ezpaita Jain- koagandik eztatorren aginpiderik» (28). Apostolua- ren erakaspen au, Jondone Joan Krisostomok onela ematen du aditzera: «Zer diozu? Agintariak oro ta oietako bakoitza, alako diranez, Jainkoak berak eraiki ote ditu? Ez, eztiot olakorik, erantzungo dizu Paulok; enagokio emen agintariei bana-banaka ar- tuta, auen aginpideari baizik. Aginpidea ba dala, agintariak ba dirala, besteak auen menpeko dau- dela, gauzak eztirala gordegalduan eta arriskuan utzi bear, eta ori Jainko-jakinduriaren erabakiari zor zaiola: orra nik diotana» (29). Bestela esan, Jainkoak izatez gizakiak lagunkoi egin baditu, eta ezein lagungorik «ezin badeza iraun bururik gabe, onek eragikor ta egipide bakar batez guziei beren elbururantz era berdifiean eragin dezaien, gizar- teak geroztik aginpide bat bear du, artaz balia de- din; eta aginpide ori, gizartea bezela, izamenetik dator eta, beraz, Jainkoagandik beragandik kreat- zalle dan ezkero» (30). ... Aginpidea bera, ordea, ezta legetik landara da- gon almena; bera, ain zuzen, zuzenbidez agintzeko eskuera da. Beraz, bearresteko indarra lege mora-
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz