BCCPAM000R00-2-02p05d00000000

—2e— din egian sendotu baledi, Jondone Paulo apostoluak dionaren arabera: «Gezurra alde bat utziaz, bakoi- tza bere lagunurkoarekin egiaz mintza bedi, alka- rren atalkide gera-ta» (25). Eta onek alkarren ar- teko eskubide ta eginbearrak zifiez aitortu ditezen eskatzen du. Gafiera, olako bizikidetasuna zuzen- bidez tinkatu bear da, eskubide oiei benetan begi- ramena izanik eta alkarren eginbearrak zindoki beteaz; maitetasuna izan bear du bizkorgarri, bes- teen bearrak berekiko bezela sentituz ta norkbere ondasunak besteekin esku-aldatuz; eta, azkenik, guzien alegifak bat-egin bear dute, espiritual-ba- loreen munduan guziek alik eta sutsuago alkar- artu dezaten. Eta ez orrela bakarrik, gizonen arteko bizikidetasuna libertadean bear baita moldatu, ots, -adimendun gizakien nordanari dagokion eraz, orrela beren egifien betebearra beren gain artu al dezaten. Gizakien bizikidetasuna, ene anai-arreba ta se- me-alaba agurgarriok, batez ere alkartasun espiri- tuala da ta alarik artu bear da. Eta au, ain zuzen ere, alkarren artean ezagutzak egitea da, eskubi- deak baliaraztea ta eginbearrak betetzea, onbidea- ren billaketan leyatzea; edertasunaren erakuspen jator guzietan zindoki alkar-gozartzea, norkbere oberena besteekin eskualdatzeko noiznai prest ego- tea eta espiritualki etengabe aberastenagotzeko guzien arteko apeta. Auek dira gauza guziei bizie- razi ta bide zuzenetik eragin bear dioten baloreak: alegia, kulturari, ekonomiari, gizarte-antolaketari, politikako joerai ta aginpidei, legegintzari ta beti aldatzen dijoan gizarte-bizierako egikerari. Jainkoa, egiazko erabide moralaren ofiarri Gizakien arteko bizikidetasunak moral-arauzko du’ izatea. Izan ere, erakunde onek egia du jasoin (zimendu), zuzentasuna egikari, alkarren maiteta- suna bizigarri ta osagallu ta, azkenik, libertadearen kalterik gabe, gero ta kidetasun zuzenago bat lort- zen jardun bear du.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz