BCCPAM000360-3-33000000000000

38 — IV.—GIPUZKOA GIPUZKOA, ipar-aldetik Kantauri itxasoa eta Frantzia; egutera eta ego-aldetik Naparra; oso ego- aldean Araba; eta sark-aldean Bizkaya dauzka. Lurrea txikitxoa da; 1.885 aneurkin laukonde eta 250.000 biztanle ditu. Gipuzkoako uri burua Donosti da: 60.000 biztanle ditu. Gipuzkoako epai-uriak lau auek dira: Donosti, Tolosa, Bergara, eta Azpeiti. Gipuzkoako beste erri nagusiak auek dira: Ondarribi, Irun, Oyartzun, Errenderi, Pasai, Ernani, Eibar eta abar. Gipuzkoako izturiak odo itxaso-erriak auek dira: Motriko, Deba, Zumaya, Getari, Zarautz, Orio, Donos- ti, Pasai, ta Ondarribi. Gipuzkoako ibayak auek dira: Deba, Urola, Oria, Urumea, Oyartzun, eta Bidasoa. Gipuzkoako mendirik nagusienak auek dira: Aiz- korri, Aralar, Irumugarrieta, Araiz, Larunarri, Aloña, Artia, Zaraya, Udalaitz, ta Ernio. V.—ARABA ARABAK, ipar-aldean dauzka, Bizkaya ta Gipuz- koa; sork-aldean, Naparra; beste aldean Gazteluko Burgos eta Santander. Arabak 3.044 aneurkin laukonde ta 100.000 biztanle ditu. Arabako uri burua Gazteiz (Vitoria) da; 35.000 biztanle ditu. Arabako epai-uriak auek dira: Gazteiz, Amurrio, eta Biaizteri (Laguardia). Arabako beste erri nagusiak auek dira: Agurain (Salbatierra), Gat- zaga; Billarreal, eta Labastida. Arabakó ibai nagusienak dira: Ebro ta Zadorra. Arabako mendi nagusiak auek dira: Gorbea, Ba- daya, Salbada, Urbasa, Kodes ta Toloño.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz