BCCPAM000360-3-33000000000000
Naparrako mendi nagusiak, auek dira: Larrun, Iruskiegi, Otxondo, Aya, Aralar, Andia, Monreal, Montejurra, Goñi eta abar. Naparrako uri burua, Iruña da: 35.000 biztanle di- tu;-Arga deritzan ibai politaren gañean dago. Naparrako epai-uriak bost auek dira: Iruña, Aoiz, Lizarra, Tafalla eta Tudela. Beste erri nagusiak auek dira: Elizondo, Leitze, Biana, Olite. Esan degu Naparran dagola «<ARALAR> deritzan mendi bat; antxe dago «MIKEL DEUNA> Euskotar guzien zaindaria, Donokiko gotzona eta gotzonen ar- tean ere gorena. 1I.—BIZKAYA BIZKAYA, Kantauri itxasoa, Gipuzkoa, Araba, ta Santanderen artean dago. Sork-aldean, Gipuzkoa; sark-aldean, Santander; eta ego-aldean, Araba dauzka. Iparalde osoa da itxasoa, eta onengatik dira bizkai- tarrak ain itxas-zaleak. Bizkayak 2,165 aneurkin laukonde, ta 400.000 biz- tanle ditu. Bizkaiko uri burua Bilbao da: 120.000 biztanle ditu; aundia eta itxaso-salosketaz, ospetsua da; bertako ibayan amaika itxasontzi egiten dira. Bizkaiko epai-uriak bost auek dira: Bilbao, Balma- seda, Durango, Markina, ta Gernika. Bizkayan beste erri oargarriak ere, ba dira: Barakaldo, Orduña, Elo- rrio, Mungia, eta izturi batzuek. Bizkaiko izturiak auek dira: Pobeña, Zierbana, Santurze, Portugalete, Algorta, «Plentzia, Armintza, Bermeo, Elantxobe, Ea, Lekeitio, ta Ondarroa. Bizkaiko ibayak auek dira: Nerbión, Mundaka eta Kadagua. Bizkaiko mendirik nagusienak auek dira: Gorbea, Anboto, Oiz, Urkiolako arkaitzak eta Ganekogorta.
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz