BCCPAM000360-3-33000000000000

EJERCICIO DE LECTURA I.—GURE ERRIA Susko-erriak izen asko ditu; bear baño geyago: Euskal-crría, Euskeria, Euskadi eta abar. Euskeldun gaixoak! Geron erri onen izenik ere ez dakigu! Ain azpian gaude! Eusko-erria Europako ego-aldean dago; España, Frantzia eta itxasoaren arteko zokoan. Zazpi zati nagusi ditu: Naparra, Bizkaya, Gipuzkoa, Araba, La- burdi, Be-Naparra eta Zuberoa. Laburdi, Be-Naparra ta Zuberoa, Frantziaren azpian dagozi; besteak Es: pañaren azpian. Eusko-erría, eder-ederra da. Ango mendi politak, lerdenak eta bere aran, ibar, eta uri zoragarriak; ango itxaso urdin, arraintsuak; ango gizon-emakume; ango guzia, antzekorik gabekoa da. Eusko-lurraldeak 22.800 aneurkin laukonde, eta 1.350.000 biztanle ditu; aneurkin laukonde batekiko, 59 biztanle. 11.—NAPARRA NAPARRAK, ipar-aldean, Frantziako Laburdi eta Zuberoa dauzka ; sork-aldean, Aragón; ego-aldean, Ara- gón eta Logroño; ta sark-aldean, Araba ta Gipuzkoa. Naparrak, 10.506 aneurkin laukonde, eta 300.000 biztanle ditu. Bi ibai nagusi ditu; bata MENDIE- TAN eta bestea ERRIBERAN; ura, Bidasoa deritza, eta au, Ebroa. Bidasoan biltzen dira, Baztan eta Ezkurra deitu ibayak, eta irurok doazi, Doneztebetik Kantauri itxasoraño. Ebron biltzen dira, Arga, Ega, Aragón eta beste ibaitxo ta erreka aunitz.

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz