BCCCAP00000000000000000001808
tenak ezagutu nizkin. Gutxiena uste gendua– nean, zerraldo illak geratuko itun. Goizean, beñepin, noiznai billatzen zite– ken illa. Andramin edo s(filis zutenak ere asko, na– barmen ezagutzen genitunak; eta ezkutuan zeudenak, zenbat etziran izango? Politika utsagatik geundenak bakarrik izan bagiña, jendea askoz garbiago ibilliko uan. Baña iñon eduki nai etzituzten lapur, gi– zon-iltzalle, arkupeetan lotara biltzen zira– nak, txakurren gisa ilda non erori etzekitenak, batez ere komunetakoak, denak gure tartean barrena zebiltzaken. Aien antzera artu gaiztziken gu ere; ta zaitzalle askorentzat, aiek gu baño maiteagoak. Bat bauan oraindik gaztea ta mutil bikaña gañera, jakiña, ango gosearekin urtu xamarra, bere aitaren gibela jan zuena. Egundoko aza-burua ornen zeukateken baratzan. Semeak ala zioken aitari: - Aza orixe nere eztaietan jan bear degu. - Eztaietarako ez al daukak ori baño gauza oberik? - Ori ortik kentzen duenari, gibela jango diot, bada, nik. Semea eroxko xamarra zala ta alakoren bat egingo zuen beldurrak, kendu ta saldu egin zin aza-buru eder ura, berari alako txa– rrik egingo zionik pentsatu ere gabe, astakeri asko esaten zuena ornen uan-ta. Bai semea laxter oartu norbaitek aza era– man zuela andik. 99
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz