BCCCAP00000000000000000001808
Poxpolotik aukera zebilleken, eta orrazea jarri azpian, eta gañetik illea erre. Arindu ederra artzen genin. Bein, eguraldi txarra zan batean, azkeneko puntan ille erretzen ari itun, baña leioa zaba– lik. Campos deitzen genion zaitzalle batek, leiotik somatu zin ille erretzeko usai gaizto ori. Bere berga eskuan zuela, an sartu uan: - ¿Qué pasa aquí que huele a cuerno quemado? Azkeneko puntaraño joan ta besoak toles– tatuta, begira geratu zitzaieken arrituta: - Auxen dek ille mozteko era berria! Ja– rrai ortan, baña meserez leioak itxi. Gizona izaki ta ontzat artu zin, etxeak jartzen etzun bitartean, al zuten moduan be– ren buruak garbitzea. Bost urte luzetan ez genin izan ez dutxik, ez bañorik. Urak etzin gure esku, arpegi ta oñak besterik ukuitu. Zolda egiñak zeudeken gure gorputzak. lgesa baño len, legez tokatzen zan alako lau geundeken espetxe ontan, enda guzieta– koakin hatera; eta tartean, Jainkoak zekik zenbat zebiltzan gaitzik nazkagarrienakin kutsatuak. Sarnaz josiak nonai zebiltzaken, eta ez dek arritzekoa ainbesteko pillan ta gar– bitasun geiago gabe. Azkenean, errebista pasa ziteken, patioan erdi larru gorririk jarrita. Gu bi anaiok garbi geundeken. Minbizi zutenak ere asko izango itun. Batzuk nabarmenak, begiratuan ezagutzeko moduan. Sudurra beetik gora erdi jana zeuka- 98
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz