BCCCAP00000000000000000001808

Ongi oroitzen nauk, nola esan zidan bein, egundokoak botatzen zekina baizan ura ere, lagun batek zorri aundi bat billatu ta aurrera ekarri ziola, esanaz: - Au añako zorririk ez dit oraindik ikusi. - Nai al dek, eskuan daramadan duro zi- llar onek lertu baietz? -esan nioken. - Ez, motell; kilo bat jasoko likek orrek eta. - Duro zillarra jarri nioken gañean, ta zereko lertu! Ankak balitu bezela, arrastaka– arrastaka bazieken duroa. • - Ikusten al dek? Baita kilo bat ere jaso- ko likek orrek. - Ez duela nere beatzik jasotzen... - Ori ez, motell. Zanpatu nin duroa nere beatzarekin, ta ura dek otsa atera zuena! Lertu ta arpegiraño aren zipriztiñak, ala jainkia! Bizar ta ille-moztallerik ez uan. Guk, be– rriz, olako errementik edukitzea ez genin zi– llegi. Bera ere ez uan nolanaiko suprikizuna guretzat. la urtebete igaro genin bi:zar ta ille– rik moztu gabe, zorriz beteak eta zerekin gar– biturik ez. Iruña'tik etortzen ornen itun. Baña gure Artzak ordaindu nai ez, etxearen bizkar zegoken lan orí-ta. Azkenerako, ezin ezagutu nor nor zan iz– ketan asi arte, edo bat atzeraka edo aurreraka zegon. Zearo arpegia estaltzeraño. Artara etzegola irauterik eta gerok asmatu genin gure buruak txukuntzeko modua. Ez bagiñan dotore geratzen ere, garbitzen giñun. 97

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz