BCCCAP00000000000000000001808

Amaika tripako min ematen zigun ura. Gure agin ta ortzak ere ez genizkin gutxi ondatu, beti geldian zegon ustel arekin. Erropa gar– bitzeko, andik zeukateken jarria ura. Txarra zala bagenekiken; baña bizia lenengo. Ori bera ere ez uan nolanaiko suprikizu– na: asteak eta asteak agiñeko miñak. Senda– gairik ez, ateratzerik ain gutxi. Erropa eskaxia. Aiek ere ez itun betikoak. Ixtilluak ibilli genizkin orrekin ere, eta ezin ausartu etxera eskatzen. An ere naiko lanak izango zizkiteken. Espetxean eskatzea, berriz, alperrikakoa uan. Arrazoi txarren bat emango ziteken. Aldarte txarrean bazegon, jipoiren bat berdin. ljito batzuk egiñak genbiltzaken, eta iñor ez uan arrit:z;en, geienok orren pre– mian genbiltzaken-ta. Erropa garbitzeko, bada, oso gaizk1 ibiltzen giñun. Egokierarik ez, jendea baize– gon gañezka. Zerekin garbiturik ain gutxi, ura besterik. Jaboia bazegoken salgai. Baña gares– ti ta buztiñarekin egiña. Alare, zikiñak etzi– guken miñik ematen. Goseak bai, ordea. Geienok naiago genin, geneukan dirua, garbi– ketarako baño, jateko kastatu. Erropik ez bada egosten, alperrik dituk jaboiak. Zorriak bere artan bizi-bizirik geratzen dituk. , Zorria baño animali zikiñagorik ez dek. Ez nin nere begien aurrean ikusi nai. Baña, onera etorri orduko, leporaño bete ta Ordu– ña'ra arte ez giñun garbitu. Askotan, jaten ari giñan azpillara eroriko itun burutik edo jantzitik. 95

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz