BCCCAP00000000000000000001808

jende oiek, illundu arte ezin buruturik. De– nen aurrean ara joatea lotsatu egiten baiziran. An lotsak bota bearrak, berriz. Ez baizegon aukerik. Bat erruten ari zan bitarte, bestea zai aurretik begira egon bear, arenaren gañera be– rak ere erruteko. Askotan, sator-lur pillak ziruditeken. Baña sudurrak laxter jabetzen itun beste ori zala. Ara sartzen zanak, oñetakoak ezik, beste zerbait ere zikintzeko arraixkuak bazeuzka– ken. Alegiñak egiñagatik, aiek garbiak edu– kitzerik etzegoken. Ezta munduan dan ema– kumerik txukunenak ere, zerekin etzegoken– ta. Arratsean, leioak itxita jartzen giñanean, usai goxoak zabaltzen itun andik galeriaren azkeneko muturreraño. Alare, naikoak baitun ordurako. Baña ge– rora ez. Ez geundeken komon eskasian. Baña urik etzetorren garaian, nazkagarriak itun. Ura Artika'tik igotzen ziteken bonbaren bidez. Orrek noiznai bazin matxura: edo in– darrik etzegola, edo tximistak ondatu zuela, edo motorrak berak indarrik etzeukala, or– duan izaten genizkin ixtilluak. Edateko ere urik ez. San Kristobal'ek, bere azpian, mendi-pean cgindako ur-zulo edo osin batzuk badizkik. Ango ateak zabaltzen zizkiteken orduan. Te– llatuko euritik betetzen zan osiña. Ez aize, ez eguzkiak u ukuitzen etzuena. Ur urdin-beltz bat, ustela. Andik artzeh genin edateko. 94

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz