BCCCAP00000000000000000001808

itun. Jakiña, gaur bat, biar bestea. Ez alperrik! Arek agintzen zuenik ez baizuten ematen. An zegoken Artza, ori <lena mozteko. Onetzaz itzegingo diagu gero. Onek ala zioken: - Sendagai oiek erosi nai ditunak, aukera bazeukak ekonomatuan. Sendagillearean aginduak, bada, aizeak eramaten zizkin. An, denen gañetik, orduan beñepin, Artza zegoken. Onek agintzen zin denakin. Urrengo egunean, etorriko uan sendagille ura bera, ta gaixoa okerrago arkituko zin. Agindu zuen sendagaia artu al zuen, galdetu– ko zioken. Etziotela eman, betiko erantzuna. Itz bi egingo zizkin laguntzen zion zainda– riarekin, eta ez uan sendagille au geiago eto– rriko. Baña gaizki egiña. Gizona bazan, salatu egin bear zin. Azkenean, sal de higuera ta aspirina bes– terik agintzen etzuena, gazte arroxko bat ge– ratu uan. Tifusen aurka tarteka-tarteka ematen ziz– kiguteken ziztakoak. Aiek ere <luan etorriko itun onera. Baña ortik ere gure Art:::ak ate– ratzen zin bere negozioa. Ogia kentzen ziguteken, eta ordez ur-esne pixka bat eman. Ogia uan zerbait balio zua– na. Ura kendu ezkero, baterez bezela. Arrats gaixtoak igarotzen zizkiteken batzuk. Baña neri etzitzaidaken egundo itsatsi. Anaiari ere ez dit uste. Baña batzuk errukia ematen zidateken. 87

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz