BCCCAP00000000000000000001808
tiara berriz, eta tragaperras'era laxterka, goi– zean artzeko egokierarik ez bagendun izan. Etxera sartzean, merienda lege: ontza txo– kolate izenekoa. Baña ain mearra, argia pa– satzen zitzaioken batetik bestera. Gure Man– terola Milimetro'k -ala esaten zioteken txikia zalako, iñoizka etortzen baizan San Kristo– bal'era- etzeukaken negozio txarra, txokolate egillea bera zan-ta. Gero, barruan geratuko giñun, garbiketarik egin nai zuenik bazan edo ez. Zortzietan apari lege bat eginta, bede– ratziak aldean oiera. Ori izan uan San Kristobal'ko gure bizitza Jau bat urtean. Egun guzian ezer egitekorik ez eta denetara presaka. Beste oitura amorragarri bat ere bagenin, igesa arte beñepin. Preso komunak zeudeken ofizina guzietan. Aiek agintzen ziteken. Aiek zeuzkateken gu baño maiteagoak. Dena aien eskutik etortzen uan; joan, berdin. Beti purrustaka, beti gaizki esaka, aspal– dian espetxean oituak, ango ezkutu ta tranpa guziak bazekizkiteken, eta ango zaitzalle lizu– nen batzun adiskideak. Geienak, lapurretaga– tik zeudenak. Erne ibilli bearra zegoken aien artean. Alare. denetan okerrenak chivato edo sala– tariak itun. Aien bitartez jakiten ziteken zaitzalleak, guk zer esaten gendun eta zer egi– ten gendun. Oiek, besteak baño obeto jantzi– ko itun. Jan ere, ala egingo ziteken, noski. Sendagilleak, bat baño geiago etortzen 86
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz