BCCCAP00000000000000000001808
guna. Gure Artzak bazekiken, bai, dirua nola egin. Argikumeak baño, illunkumeak geia– goak dituk ortan. Ondoren, patiorako deia. Binaka-binaka aterako giñun. An « ,Rompan filas»! esaten zigutenean, diru pixar bat berekin zeukana, arrapazka tragaperras'era. Lenengo ogeiren batek ogia erosteko modua izaten baizuten. An ere asiko itun iskanbillak. Bai Bergaretxe aguro azaldu ere. Zartako batzuk emanaz, eta « iCalma, calma»! esanaz, azkeneko jarriko zizkin, eta ori gaitz erdi. Beste zaitzalleren batek etxe barrua ondo aztertuko zin, ea iñor oatzean geratu ote zan ikusteko. Bere izen-abizenak artuko zizkio– ken. Sendagilleak, etortzean, etzuela ezer esa– ten bazion, bereak artu gabe ez uan geratuko. Engañatablas uan ortan iaioa. Izen ori an jarri zioteken. Pauso bat emateko, oiñ bat za– baltzen zin, eta, bestearen ondora biltzera– koan, bi edo iru olen gañetik igaroaz, emen jarriko zin, noizbait baten gañean atsedeten zuen arte. Ori uan ortan gaixtoa. Amabi-amabitan barrura sartuko giñun bazkaltzera. Gosaria, ordurako, orpotik atera tajoana. Partitzallea betikoa izaten uan, eta betiko lana egiten zin: adiskideei trinkoa emango zieken; besteei ur utsa. Besterik etzeukana, bapo zegoken. Etzeukaken gilborra azitzeko beldurrik. Lo-xuxta lege bat, egin nai zuenak; eta pa- 85
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz