BCCCAP00000000000000000001808
la. Zaarrak baziran, askotan erori egiten itun. Orduan, zigortzalleak ostiko bat ona emango zioken atzetik, birao zikiñen bat esanaz, eta egurastera bialiko zin. Azkena sartutako ama– sei-amazazpi urteko ume mukizuak itun aito– nen zigortzalleak. Arrokeri ona zebilkiteken. Ez beren inda– rrean. Konpañi osoa zegoken goien, ezer ger– tatzen bazan ere, indarrez konpontzeko. Leku ontan eta auen mendean, joan uan lau urtean gure bizitza. Jeiki, goizeko seietan. Lenengo illabetee– tan, ez uan zailtasunik izan gure garbiketak egiteko. Baña ugaritu giñun, eta egunetik egu– nera geiago zekarzkiteken. Bereala asi itun eziñak. Askotan, batek aurrea artu ziola ta etziola, mutur-jokak noiznai. Jendea errea ze– goken, ez len artara oituak, eta pazientzitik aterea, txanda ezin arrapatuz. Bergaretxe 'ren bat azalduko uan. Biak ebaki-ebaki egin, ta, pakean uzten bazien, gaitz erdi. Askotan, beeko zigor-gelara erama– ten zizkiteken. Ura bai zala inpernu herbera. Txuri askoak ateratzen itun andik. Ori ez uan aien errua. Errextasunak izan bagenitu, ez giñun ainbeste berotuko. Baña guk artu bear ordañak. Gero, gosari-lege bat ekarriko ziteken: ura esne pixar batekin naastua. Arek etzin ezeren gustorik. Ain gexa uan. Tragaperras 'en salgai zegoken, ordea, azukre aukera. Gosalduko bazuen, diru pixar bat zeukanak erosi egin bear, eta urrearen truke guri tokatzen zitzai- 84
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz