BCCCAP00000000000000000001808

- Jainkoak gure lan onak eta txarrak as– tailluan pisatu ditu, eta txarrak askoz astuna– goak ziran onak baño. Beraz, odol geiago dago ixuri bearra, Jainkoaren asarrea apaltze– ko. Geró arte! Esan bezela, ni ez niñun meze-, tara joan. Ori, kapilla txikian ematen ziteken beren soldaduentzat. Presoentzat egundo ez. Dana dala, au, beñepin, naiz Jaurlaritza naiz Eliz, denen eskutik, bertako deabruen mende utzia zegoken. Ala etorri itun, gero gertatu ziranak. Neretzat inpernua ez dek besterik: Jain– koaren eskutik utzia, iñori ezeren onik opa ez dioten deabruen mende. Emengo kankallu batzun antzera, oien atsegiña zigortzea uan. San Kristobal'en, ilkorrak giñala ta iltzen zirala. Zoritxarrez, ez gutxi. lnpernuan, be– rriz, illezkorrak dituk. Ixkanbillen bat sortzen bazan, ikustekoa uan zaitzalleen zoramena. Errudunak izan edo ez, zaarrak edo gazteak, laxter zin burutik beera porrazoa, isekik lotsagarrienak egiñaz askotan aita ta amaren aurka. Ta dena, burua makurtuta jasan bear. Bestela, erantzuna ez uan goxoagoa izango. Ez itzez emana ere. 11, ori ezin ziteken. Beste gañerako guzia, bai. Patioan egurasten gabiltzala, ikusten niz– kin zigortuak, gazteak eta zaarrak ere bai, ume txiki batzuk balira bezela. Ezkerreko eskuarekin turra jotzen zuela, eskubiarekin ezkerreko belarriari eldu, antxe, gañetik, sua zeriola, eguzkiak kixkaltzen zue- 83

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz