BCCCAP00000000000000000001808

tortu bearra zegok auetan bazirala onagoak eta gaiztoagoak. Batzuk ondo ulertzen zite– ken, ezin zitekela gizonik artara eduki. Asko– tan zigortu bearrean, ez ikusi egin ta joan egi– ten itun. Baña baitun tartean, batez ere azken orduan sartu ziran politikoak; auek askotan arrazoi billa ibiltzen itun mendekoak zi– gortzeko. Ta zenbat eta zuzenago bete beren egitekoa, orduan ta maiteagoak zizkiteken. Oien doñura guk dantza egin bear. Beste– la, an zeudeken banaka-banaka aukeratutako mutil kankallu aiek, parraren bidez zer egin bear gendun erakusteko. Auek eskubide oiek zeuzkaten ezkero, ez nauk batere arritzen, emen gertatu ziranak gertatzea. Elizak ere bere eskutik utzia zeukaken. la urte guzian ez uan apaiz bat azaltzen. Or– duan, ia preso batekin itzegin gabe, ta ikusi– mukusi bat egin eta joango uan. Okerrena, berriz, iñor etzala piatzen, gure egoera !arria– ren berri ematera. Etzekit Elizak zer eskubide edukiko zi– tuen. Iruña'ko Gotzai jaunak alegiñak egin zi– tuela San Kristobal ixteko, orí bazekiagu. Baña etzin iritxi. Lenengo ostiral batean joan giñun, erdi beartuta, mezetara. An entzun nituenak entzunda, ni ez niñun geiago azaldu. Gaizki egin banun, Jainkoak barka zaidala. Bere itzaldi biurrian, orduan bete-betean zegoken guda eta igerleren batek bezela ala esan ziguken: 82

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz