BCCCAP00000000000000000001808

dako kapitan batek iritxi zieken, eta oiek lan auek ez dizkitek <luan egiten. Ari ere zerbait eman bearko zioken. Illobak ere itxu-aurreko egingo zioken. Baña aren joan-etorriak eta bazkariak aitak ordaindu bearko zizkin. Ez uan aitarentzat bixita ura oso merkea izan. Aiek an ikusi giñuneko, Donosti'n uzten ziguteken eta gu euskeraz asi giñun. Bestela, nola itzegin bear genioken aitari, besterik etzekiken-ta? . Guk zer itzegiten gendun, gure zaitzalle zegona goxoa jarri uan. Zezen batek bezela jaso zin burua, gu euskeraz nabaitu giñunean. - Hablen ustedes en cristiano. O, si no. márchense de aquí. Nere anaia ta aita ixil-ixilik geratu itun, eta nik itzegin nin nere lengusuarekin. Pastel batzuk ere ekarri zizkiteken. Baña etzioken guri ematen utzi. Paketeak sartzea galerazia baizegon. Alare, bizi giñala. Orrek atsegin aundia emango zioken. Personak al giñun, bada, gu? Gero, gizonen eskubideak, oiuka ariko dituk. Gure deabru arek txalo jo zuenean, eskua– rekin agur egin, bai, ta bakoitza bere lekura. Aiek, askatasunera. Gu, berriz, porra zaar aundi ura eskuan zeukan zaitzalle maltzur aren atzetik, igesi dijoan txakur bat bezela, txulora. Errenderi'tik San Kristobal'eraño joan, Jainkoak zekin bezela, bere semeekin bost minutuan itzegitera; ta erdian zegon buru– aundi arek euskeraz etzekilako, itzegin gabe 78

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz