BCCCAP00000000000000000001808
Goitik beera, beetik gora, zearka, aurrez ta atzez neurtu ondoren: - Igualmente -erantzun zidaken-. ¿A qué vienes tú aquí? I ez aut ezaguna. Noiz etorria aiz? -galdetu zidaken zorrotz-zorrotz. Nik apal-apal esan nioken, nola atzo eto– rri nintzan; ez gendula ez lastaira ez mantik; aiek eskatzera nentorrela; berdin Donosti'tik San Kristobal'era alde aundia zegola; emen otz egiten zuela benetan. - Emen otz egiten duela ez didak ik era– kutsiko. Nere larruan ederki ikasia zeukat ori -berriro ondo arpegira begiratuz. Orduan esnatu uan gure Mitxelin: - Aaa! I atzo Donosti'tik etorria. Beraz, Gora Euskadi'tarra. Gixaixoak, aleenak! Zuek ez dituzute amets txarrak egin! Euskadi? Zer dek Euskadi ori, zuen buruko amets bat bes– terik? Amar bat minutuan, oraindik iñori entzun ez nizkion astakeririk aundienak entzun niz– kioken. Ura, Euskadi'ko arazoetaz, zearo ba– raurik zegoken. Arek etzekiken ezertxo ere, ez guk zer eskatzen gendun, ez zer nai gen– dun. Nik beti, arrazoi balu bezela, buruarekin baietz esaten nioken: Ik nai dekana esan zak, baña emaidak eskatzen ditena. - Bai, gixaixoa, bai! -esan zidaken bu– katzerakoan-. Gaurtik aurrera obe dek [Arri– ba España! esan, Gora Euskadi'ren lekuan. Berdin zuen Euskadi'k laxter dizkik azkenak. Ta bat-batean, asarre bezela: 74
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz