BCCCAP00000000000000000001808

aundi ura kendu ezkero, urá ez uan berrogei ta amar kilo. Ni joan nintzanean, bada, bezperako moz– korra ezin egosirik ari uan. Eskubi aldean, koñaka botella zeukaken, neurri txikikoa, erdi ustua. Itxura zuenez, esnatzen zanean, tarteka-tarteka bere txurrupatxoak egiten ziz– kin. Orduan, beñepin, zearo lo arrapatu nin, azpiko ezpaña luxe, xigarro-mutur bat an erantsia, baña itzalita. Buruari gora-beera era– giñaz, lo-kuluxkaka ari uan. Orí dena krista– letik ikusi nin, patiotik begiratuta. Ura artara zegola ikusita, beldur ematen zidaken atea jotzeak. Zalantzan egon niñun, aurrera egin edo atzera. Oien aldarteak bel– durgarriak izaten dituk. Atea jota esnatzen zanean, zer nekiken nik nola jarriko zan? Alare, aitaren egin ondoren, «eskatu ta eman– go zaizute» oroituz, jo nin polliki-polliki atea. Geienez ere, bergazoren batzuk emango zizkidaken, eta ez itun izugarriak izango. Nik atea jo nuenean, koñaka botella mai– pean ezkutatu zin. Zigarro-punta ere, ixtua bezela bota zin aidean. Bere burua dotoretu zin eta, ezer gertatzen ez balitz bezela, krista– letik begira geratu uan. Eta orain bere esnae– ra, alaia edo samiña izan, egiña zegoken. - Adelante -esan zidaken goxo-goxo. Sartu niñun apal-apal, begiak lurrera nitu– la, ta: - Buenos días, señor -esan nioken gizon ospetsu bati bezela. 73

RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz