BCCCAP00000000000000000001808
Orma-arte artatik, ez genin, ainbeste ur– tean, zerua besterik ikusi. Patioan aurrera-atzera genbiltzala, esan nioken anaiari: - Badakik bart nolako arratsa igaro de– gun, eta ez nikek beste alako bat pasa nai. Koltxoi ta manta bana eskatu bear zizkiogu, barruko serbizioen buru dagonari. Zer iru– ditzen zaik iri? - Ik nai dekana egin. Baña ez nerekin kontatu. Oietatik, zenbat eta urrutiago, or– duan ta obeto biziko gaituk. Donosti 'tik joan ziran beste biei ere esan nieken zer asmoak nitun. - Motell, bergazoren batzuk irabaziko dituk, eta orixe izango dek emango diteken saria. Gurekin beñepin ez kontatu. - Ez dezute sinisten. Eskatu ta emango zaizute, zioken Jesusek. Eta, txuxenean, bera egoten zan lekura joan niñun. Bezperakoa zakar itxurakoa uan, baña mazala zirudiken. Bere egin bearrak gauza guzien gañetik betetzen zitun oietakoa. Beste bat zegoken orain, Mitxelin esaten zio– tena. Oñak eta eskuak neskatx gazte batenak zizkin; burua, parregarrizko txikia, bizarraren izpirik gabea. Arpegia, emakume batek beze– la, txuri ta guria. Sabel-uztaia, berriz, bi me– tro inguru bai. Orregatik esaten zioteken Mitxelin. Emakume edo gizon egiten asita, ez bat, ez beste, erdian geratua zirudiken. Gilbor 72
Made with FlippingBook
RkJQdWJsaXNoZXIy NDA3MTIz